XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaiaren oporrak

Aurtengo oporretan mendian eta hondartzan ibili naiz. Dena aprobatu nuen eta horregatik nire gurasoek ematen zuten opari hau.

Familia osoa egoten ginen han bi asteetan zehar, bat mendian eta beste astea hondartzan. Super ondo pasatu ginen oporrak.

Behin, bigarren astean hondartzan egoten ginen eta olagarro bat agertzen zen hondartzan. Momentu hartan ez genuen jakiten zer egin eta gurasoei deitzera joan ginen denok.

Gurasoak etorri dira eta olagarroa ikusi dute. Orduan, olagarroak, beldurturik, tinta beltza bota zion aitari eta lau hankan txit azkar alde egin zuen berriro olatu artean.

Bestela, mendian egoten ginean, goizero goiz jaikitzen ginen eta oinez ibilaldi bat egiten genuen, bazkaltzeko ordua iritsi arte.

Bazkaldu bezain laster, aterpeko igerilekura joaten ginen lagunekin bainatzera. Bainatu eta berehala, kartetan jokatzen genuen eta galtzen zuenak prenda bat egin behar izaten zuen.

Egunak zeharo azkar pasatzen ziren han, eskolan ez bezala. Beste astean hondartzan egon ginenean, beranduago jaikitzen ginen.

Gosaldu eta gero egunero hondartzara joaten ginen, bainatzen ginen, eguzkia hartzen genuen, lehortzen ginen, hitz egiten genuen, izozkia jaten genuen eta, amaitzeko, bazkaltzera joaten ginen, bakoitza bere etxera.

Arratsaldeetan, berriz, ez ginen hondartzara joaten, paseoan ibiltzen ginen, alde batetik bestera, herrian zehar, gure gustuko mutil-neskak noiz ikusiko zain. A zer oporrak! Nolako arratsaldeak!

Beno, hauek izan dira nire oporrak. Agur.

ATSOTITZAK

Zer esan nahi du esaera honek? Gogoko lekuan aldaparik ez.

ZER IKASI DUGU?

- Gure oporrak kontatzen.

- Geuri buruzko bitxikeria batzuk adierazten.

- Ikaskideek non eta nola pasatzen dituzten oporrak.

- Aditzaren iragana.

- Adjektiboak graduatzen edo zehazten.